Xpression Kultur Elkartea

Xpression !!! Kulturaren hedapenerako Euskal Herriko Kultur Elkartea.

Menu Nagusia
Jarduera Agenda
Iraila 2010
AsAsAsOsOsLaIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
Iraila>>
Ardilatxa

      Ardilatxa Kultur Elkartea

Noticias Gipuzkoa

      Noticias de Gipuzkoa

Sindikazioa

Inicio >>Berriak >>Zirkuitoko 5 kontzertu Asteburu Berdinean

 

Zirkuitoko 5 kontzertu Asteburu Berdinean

Abenduak 15eko asteburuan ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! 5 kontzertu eskainiko ditu 5 herrialde ezberdinetan. Hasieran lau izan behar ziren baina azkenean Skifaia Folk taldearen kontzertua Koxkan asteburu honetara atzeratu da konstituzio zubia dela eta.

Abenduak 15eko asteburuaren programazioa:

Abenduak 14 “The Upper Room” El Muron.

Iñaki eta Mikel musikari bikoteak lantzen duten gospela oso berezia da.Rythm & blueseko "The Croppers" talde ohiaren partaide hauek bere aldetik ensaiatzen jarraitzen dute,baina hemendik oso ezaguna ez den gospel batekin,Mikelen ahotsari garrantzi gehiena emanez.Hauek entzuteko aukera hurrengo Abenduak 14 Ostegunean izango dugu, Donostiako EL MURO aretoan,22:30etatik aurrera.

Abenduak 15 “Skifaia Folk” Koxkan.

"Skifaia Folk" taldeak Azkoitiako Koxka aretoan emango du emanaldi bat ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! zirkuitoaren barnean.Taldea bi musikariek osatzen dute, alde batetik gitarjole-abeslari bat eta bestetik biolina jotzen duen beste bat. Emanaldia Abenduak 15 Ostiralean izango da, gaueko 22etan, DOHAINIK.KONTZERTUA DATA HONETARA ATZERATUA KONSTIZTUZIO ZUBIA DELA ETA.

Abenduak 15 “Boogie Van” Saloon Radikal Bikerren.

Anoetako "Saloon Radikal Biker" aretoa, lehen Cheyenne izenarekin ezaguna, Boogie Van taldearen kontzertu bat eskainiko du ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! zirkuitoaren barnean."Saloon Radikal Biker" aretoak ezagutu izan du talde honen doinuak,hurrengo abenduak 15ean,00:00tan eta dohainik,berriz kontzertu honetaz gozatzeko aukera izango dugu.

Abenduak 15 “Rouge” Tramoian.

Rouge talde Donostiarrak Zarautzeko TRAMOIA tabernan joko du berriz ere. Laukoteak CD bat grabatzen egon da azkenaldian eta orain kontzertuak emateari ekingo diote.Oraingoan formatu akustikoan izango da eta abesti berriekin gainera.Hurrengo Abenduak 15ean izango da, Ostirala, gaueko 22etan.

Abenduak 15 “Lauroba” Pikuan.

Lauroba,aurtengo Donostia Hiriko Pop Rock Lehiaketaren irabazleak Azpeitiako Pikua Pubean joko dute hurrengo Abenduan, horrela ARDILATXA TOUR XPRESSSION!!! zirkuitoan estreinatuz.Talde gazte honek bere lehen CD-a grabatu du eta Abenduan bakarrik lau kontzertu dauzkate programaturik iada.Kontzertua hurrengo Abenduak 15 Ostiralean izango da,Pikuan,gaueko 23:00etan.DOHAINIK.


Idazlea: Xpression!!! | Argitaratua: 2006-12-05 | Irakurriak: 1738

Eztabaida

Azalpena Idatzi Zure Azalpena (2 Azalapena[k])

Gipuzkoa Kultura

Babesleak                    Noticias de Gipuzkoa

Laguntzaileak                    Betiko Kafea                    muggus Camisetas

© 2005 Xpression Kultur Elkartea
Kontaktu || Web mapa || XHTML

Jardín Galería Olentzo