Inicio >>Berriak >>Xpression!!! 2007 Udarako Kapital Sorkuntza ikastaroen babesle eta kolaboratzaile.
Xpression!!! 2007 Udarako Kapital Sorkuntza ikastaroen babesle eta kolaboratzailea da. Uztailak 23, 24 eta 25ean ospatuko dira ikastaroak, Donostiako Miramar Jauregian. Xpression!!! hainbat ekimen antolatzen ditu bertan.
2007 Udarako Kapital Sorkuntza ikastaroetan ikus ahal izango diren kontzertuak:
Dinbi Danba
Dinbi Danba jazz taldea Donostiako Miramar Jauregian egongo da hurrengo Uztailak 23-an, EHU-k antolatzen dituen Uda Ikastaroak direla eta. Xpression Uda Ikastaroekin kolaboratzen du babesle moduan, bertako gonbidatuei Gipuzkoako musika taldeak gerturatuz Miramar Jauregian.
Fairlight
Donostiako FAIRLIGHT bikote elektronikoak, hurrengo Uztailak 24-ean Donostiako Uda Ikastaroetan emanaldi bat eskainiko du, Miramar Jauregian. Proiekzio batzuekin lagundurik, hitzaldien aurretik, tartean eta ondoren musika elektronikoaz gozatu ahal izango da aurtengo edizioan.
Iban Nikolai & Iker TelleriaBi musikariek SAMAR musika talde berritsuaren kideak dira. Iban Nikolai "Didgeridoo" musika tresna Australiarra ikutzen du, Iker Telleriak ordea perkusioak (Timbalak eta panderoa besteak beste). Bien artean musika berezia egiten dute, inprobisazioz josia. Aurtengo Uda Ikastaroetan egongo dira Uztailak 25-ean (Miramar Jauregian).
Info + :
http://www.lasociedadcreativa.org
http://www.sc.ehu.es/cursosverano
Idazlea: Xpression!!! | Argitaratua: 2007-07-17 | Irakurriak: 996
