Inicio >>Berriak >>TTAKUNTRONIK - Lasarte-Oria dantzaleku bat da!-
TTAKUNTRONIK:
Lasarte-Oria musika elektronikoko mugimendu baten egoitza izango da herriaren puntu ezberdinetan eta aldi berean (hau da, egun berberean eta ordu berberean). Modu honetan, herria dantzaleku erraldoi batean bilakatzen da, baina estilo ezberdinekin eta giro ezberdinekin, denak dohainik.
Zertan datza proiektu hau?

Ekimen hau hileko azken Larunbat guztietan ospatuko da, eta Lasarteko edozein aretora irekia dago (parte hartu dezan), baita ere dj, sound system, MC guztientzako ere…salbuespenik gabe.
Ekimen hau denboran zehar hazten joatea gustatuko litzaiguke, bai aretoei dagokionez eta baita ere artistei dagokionez noski, guztientzarako irekia bait dago.
Ttakuntronik à helburuak:
- Dantzatzeko kultura normalizatu, bere aldaera guztiekin, mota guztietako musikarekin…( soul, funk, hip hop, electro, house, techno, reggae, ska,…)
- Euskara musika joera berriekin batu, erabat osagarriak izanik.
- Zuzeneko musika elktronikoa bultzatu.
- Dj-ei, Sound system-ei, Mc-ei etab. espazioak eskaintzea, adierazteko aukera izan dezaten.
Maiatzak 26, Larunbata, 23-etatik aurrera. Lasarte-Oria:
Idazlea: Xpression!!! | Argitaratua: 2007-05-23 | Irakurriak: 1029