Inicio >>Berriak >>PromoXpression!!!
Musika taldeak promozionatzeko eta finantzatzeko aukera paregabea.
Inolako inbertsiorik egin gabe, taldeek web denda propioa izateko aukera izango dute, beren kamisetak, txapak, pegatinak,… saltzeko, gainera nahi duten preziora. Mozkinen %100-a taldeentzako da!
Irakurri hurrengo komunikatua eta jarri gurekin harremanetan!!!...
Xpression!!!, laister Promoxpression!!! (www.promoxpression.com) izeneko web orri bat estreinatuko du. Bere helburua Gipuzkoako taldeen promozioa eta finantzaketa izango da. Web orri honetan talde bakoitzak bere WEB denda eduki ahal izango du, bertan bere kamiseta propioak salgai egongo direlarik, baita ere bere CD, pegatina eta txapak.
Salmenta hauetatik, taldeek saldutakoaren mozkinen %100-a jasoko dute. Taldeen denda bakoitzean taldearen web orriaren linka ere jarri ahal izango da. Ekimen honekin Xpression!!! Gipuzkoako musikari ez profesionalizatuak lagundu nahi ditu finantzaketa eta promozio aldetik.
Parte hartzeko 2 modu daude:
- Taldearen WEB dendaren sormena. Taldearen izenarekin eta Xpression!!!-en textu estandarrarekin egindako kamisetak salgai izango dira.
- Taldearen WEB dendara sarbide pribatua (klabeak), salmentak kontrolatzeko.- Plataformaren alta bazkide gisa.
2. Pertsonalizatua. 99 euroko kostearekin parte hartu, honek barneratzen du:
- Taldearen WEB dendaren sormena. Taldearen izenarekin eta Xpression!!!-en textu estandarrarekin egindako kamisetak salgai izango dira.
- 12 kamiseta taldearen berezko diseinuarekin.
- 24 txapa taldearen logoarekin.
- 24 pegatina taldearen logoarekin.
- Taldearentzat izango diren kamisetentzat bidaltze kostuak doan.
- Taldearen WEB dendara sarbide pribatua (klabeak), salmentak kontrolatzeko.
- Plataformaren alta bazkide gisa.
Bigarren aukera hau, prezio berezi honekin (99 euro), esklusiboki lehenbiziko 50 taldeentzako izango da, hau da bere logoa bidaltzen digutenok eta aukera pertsonalizatua aukeratzen dutenentzat. Ondoren, aukera pertsonalizatua hartzen duten taldeentzat prezioa aldatuko da, webgunearen irteerarentzako prezio bereziak lortu bait dira.
Kamiseta bakoitzak, atzealdean Xpression!!!-en logoa eramango du tamaina txikiarekin, non Xpression-en webgunea azalduko den. Horrela, interesatuek zuen kamisetak nun erosi jakingo dute.
Plataforma hau Gipuzkoa, Nafarroa eta Galizian promozionatuko da. Horrela hemengo taldeen kamisetak ere Gipuzkoatik kanpo erosi ahal izango dira. Nafarroan bereziki, Xpression!!! zirkuitua aurkeztuko dugu (Barricadaren laguntzarekin), probintziko hainbat talde Nafarroako areto ezberdinetan kontzertuak eskainiz.
Zure taldea ekimen honen abantailaz gozatzea nahi badezu, diru sarrera hauek edukiz, edo besterik gabe informazio gehiago nahi badezu, jarri gurekin harremanetan:
Idazlea: Xpression!!! | Argitaratua: 2007-11-19 | Irakurriak: 1027
