Xpression Kultur Elkartea

Xpression !!! Kulturaren hedapenerako Euskal Herriko Kultur Elkartea.

Arte Plastikoak

Menu Nagusia
Jarduera Agenda
Iraila 2010
AsAsAsOsOsLaIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
Iraila>>

 Hurrengo X!!! Gertaerak

    Gertaerarik gabe.

RSS2    RSS2 (Agenda) | Ikusi Agenda

Bazkidea egin zaitez eta abantail pila bat izango dituzu, Kamisetak, kontzertu deskontuak, SMS etab...

  • X!!! Kamiseta oparia (8 Euroko Balioa)
  • X!!! Kamiseta bilduman beherapena
  • Kontzertu profesionaletan deskontuak

Álvaro Ledesmak Mikelazulon erakusten du

Idazlea
Data: 2006-09-25

Alvaro Ledesma margolari eta eskutorgileak Mikelazulo Kultur Elkartean erakusten du Azaroarte. Margoen erakusketa hau "Brotes - Kimuak" du izenburutzat eta obra hauek artista honen eskulturekin osatuko dira Urriaren 1etik aurrera.

gehiago irakurri...

Olentzo Arte Lorategia Oinarriak

Idazlea xpressionk
Data: 2006-05-06

  1. Nahi duten artista guztiek parte hartu dezakete, beti ere eskultura garaikidearen arlotik aldendu gabe.
  2. Parte hartzaile bakoitzak gutxienez bi obra aurkeztu beharko ditu eta argazki digitalean mail du bidaliko du info@xpressionk.net helbidera.
    Gehienez 10 artista aukeratuko dira.
    Behin obrak formatu digitalean jasorik daudenean, erakusketarako egokienak aukeratuko dira.
  3. Gutxieneko tamaina: 50 zm-ko altuera.
  4. Argazki digitalak entregatzeko muga data: 2006ko Maiatzak 17.
  5. Artisten selekzio data: 2006ko Maiatzak 22.
  6. Obra originalak entregatzeko data: Maiatzak 23tik Ekainak 5era.
  7. Antolatzaileek obra irabazlea izandatzeko talde tekniko bat osatuko dute. Irabazten duen artista Olentzo Arte Lorategian erakusketa indibidual bat egiteko aukera izango du.
  8. Obrak Urriak 1 arte egongo dira ikusgai.
  9. Obra irabazleen egileak, bere lanak erakusteko, publikatzeko eta grabatzeko baimenduko dute, ekimen hau hobeto ezagutarazteko. Nahi izatekotan, egileak beren lanak salmentan ipiniko dituzte, baina salduak badira, erakusketa amaitu arte ezingo dira erretiratu. Salmentaren %100-a egileentzako izango da, eta intermediazioa antolatzaileek egingo dute, artistarekin harremanetan jarriz.
  10. Erakusketa honetan parte hartzeko oinarri hauen onarpena beharrezkoa izango da.

gehiago irakurri...

Olentzo Arte Lorategia

Idazlea
Data: 2006-05-03

Hurrengo Ostiralean, Maiatzak 5, Xpression!!! prentsaurreko bat emango du Donostian Zizurkilgo udalarekin batera aire librean erakutsi nahi duten eskultore euskaldunei deialdi bat egiteko proposamenarekin. Prentsaurreko hau goizeko 11:30tan izango da Koldo Mitxelenan.

gehiago irakurri...

Ikusi Arte!!! 2006

Idazlea
Data: 2006-04-04

Ikusi Arte!!! bigarren edizio honetan 70 denda eta 14 margolari hartzen dute parte. Zarautz aurten Apirilean zehar bilakatuko da erakusketa erraldoi batean (1-etik 30-era).

gehiago irakurri...

ZAKO Palacio de Aiete hotelean erakusten ditu bere obrak

Idazlea xpressionk
Data: 2006-03-24

Zako esquisAgurtzane Otegi Perez Z A K O eskultore Donostiarrak Palacio de Aiete Hotelean erakusten du Xpression!!! antolatzen duen erakusketa zirkuitoaren barnean hurrengo Apirilan zehar. Artista honek eskulturak egiten ditu material ezberdinekin, gehienak metalarekin, eta snowboard-arekin kirolari moduan izandako bizipenak islatzen ditu bere objetan.

gehiago irakurri...

Sandro Martín-en erakusketa

Idazlea xpressionk
Data: 2005-10-14

Palacio de Aiete hotela Xpression!!! Kultur Elkartearen kolaborazioarekin Sandro Martín-en erakusketa estreinatu du hotelaren funtzionalitatea azpimarratuz gune multikultural gisa, jendeari musika, arte plastikoak eta gastronomiaren artea eskainiz.

Ekimen honen helburu nagusia Palacio de Aiete hotela erreferentzi kultural batean bilakatzea da, nabarmentzen ari diren artista ezberdinen erakusleiho izanik urte osoan zehar eta arte garaikidean oinarrituz batik bat.

Iniziativa hau Xpression!!!-en filosofiarekin lotura handia dauka, kultura bilatu behar izan gabe, topatu egiten delako, iada publiko potentzial bat duten guneak erabiliz. Publiko honek arte-lan eta artista berriak ezagutzeko aukera izango du dohainik aurrerantzean.

gehiago irakurri...

Zer da Ikusi Arte!!!?

Idazlea xpressionk
Data: 2005-05-26

Ikusi Arte ZarautzLehenengo erakusketa irekia, arte garaikidea kalera eramanaz, artea mota guztietako jendeari hurbiltzeko filosofian oinarritzen da. Jendea artea bilatu ordez...bere aurrean topatu dezan.

Erakusketa mota hauek erakusleiho bat izan nahi dira nabarmentzen ari diren artista berrientzat, artearen esparruan beraien kreatibitatearen bilaketari esker./p

Artista ezberdinen obretaz gozatu ahal izango duzu Zarautz-eko kaleak zeharkatuz,Murkil barruko komertzio tradizionaleko (ehun-dendak, zapata-dendak, harategiak, arraindegiak...) erakusleihoetan erakusgai baitdaude.

Maiatzak 15 -tik Ekainak 15 -ra

gehiago irakurri...

_ALGO_SE_ESTA_MOVIENDO

Gipuzkoa Kultura

Babesleak                    Noticias de Gipuzkoa

Laguntzaileak                    Betiko Kafea                    muggus Camisetas

© 2005 Xpression Kultur Elkartea
Kontaktu || Web mapa || XHTML

Jardín Galería Olentzo