Xpression Kultur Elkartea

Xpression !!! Kulturaren hedapenerako Euskal Herriko Kultur Elkartea.

Menu Nagusia
Jarduera Agenda
Iraila 2010
AsAsAsOsOsLaIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
Iraila>>
Ardilatxa

      Ardilatxa Kultur Elkartea

Noticias Gipuzkoa

      Noticias de Gipuzkoa

Sindikazioa

Inicio >>Berriak >>Antzerki Zirkuitoa

 

Antzerki Zirkuitoa

Gipuzkoa osoan ospatuko den antzerki zirkuitoaren xehetasun guztiak amaitzen ari gara, Ardilatxa Tour Xpression!!! (musika) zirkuitoaren osagarria izango da. Mugitzen hasiko garen antzerki mota formatu txiki edo ertainekoa izango da, aretoak nahiko txikiak direlako antzerkirako.

Oraingo honetan Asvinenea Kultur Elkartearen kolaborazioa daukagu, agertoki bat, artistak eta esperientzia emango digutelarik guretzat berria den adar artistiko honetan. Ardilatxa Kultur Elkarteak ere bultzatzen du ekimen hau, eta Esparru Kultural Alternatiboko kide bezala funtzio garrantzitsua betetzen du.

Bakarrizketariak, txontxongiloak, kontukontalariak, etab… Gipuzkoa osoko areto ezberdinetara joko dute hain gutxiengoan dagoen adar artistiko hau jendeari hurbiltzeko asmoz, dohainik gainera. Emanaldiak adin mota guztientzako izango da, batzuetan ere txikienentzako izango dira.

Modu honetan lantzen dugun hirugarren arloa kontsolidatuko dugu musikarekin eta arte plastikoekin lana egin ondoren, bai zirkuitoen formarekin eta bai ekimen puntualekin, (lehiaketak, jaialdiak, zikloak, etab.). Oinarrizko kulturaren normalizazioa gure helburuetako bat izaten jarraitzen du, eta honetarako egin beharreko bidea artista ez profesionalizatuei espazioak lortzean eta bilatu behar ez den eta bapatean aurkitzen den kulturaren sorkuntzan datza.


Idazlea: Xpression!!! | Argitaratua: 2007-02-19 | Irakurriak: 1700

Eztabaida

Azalpena Idatzi Zure Azalpena (3 Azalapena[k])

Gipuzkoa Kultura

Babesleak                    Noticias de Gipuzkoa

Laguntzaileak                    Betiko Kafea                    muggus Camisetas

© 2005 Xpression Kultur Elkartea
Kontaktu || Web mapa || XHTML

Jardín Galería Olentzo