Xpression Kultur Elkartea

Xpression !!! Kulturaren hedapenerako Euskal Herriko Kultur Elkartea.

Menu Nagusia
Jarduera Agenda
Iraila 2010
AsAsAsOsOsLaIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
Iraila>>
Ardilatxa

      Ardilatxa Kultur Elkartea

Noticias Gipuzkoa

      Noticias de Gipuzkoa

Sindikazioa

Inicio >>Zer da Xpression >>ZER DA XPRESSION?

 

ZER DA XPRESSION?

1.- Arte Eszenikoen Zirkuitua

Asvinenea eta Ardilatxa Kultur Elkarteen kolaborazioari esker, Gipuzkoa osoan arte eszenikoen zirkuituari hasiera eman diogu. Kultura esparru honetako artistek beren obrak hainbat lokaletan ezagutaraziko dituzte, eta berauen epizentroa ASVINENEA (Aduna) izango da. Pabiloi hau aproposa da aktibitate honetarako.

Zirkuitu honetan koordinatu beharreko antzerkiak ez du produkzio gehigarririk behar, “Kafe-teatro” edo “Sakeleko antzerkia” izenez ezagutzen da, eta bertan artistek jartzen dituzte beharrezko errekurtso guztiak aktibitatea aurrera eramateko; behar dutena lekua besterik ez da.

Kostuak: Taldeen kostua eta promozioa.

  • Kafe-teatro lehiaketa.

Zirkuitua lehiaketa batekin hasiko da Asvinenean, bertatik pasako dira antzerki talde guztiak, eta gero Gipuzkoa osoko lokaletan koordinatuko dira berauek.

  • Udalak.

Zirkuituaren barruko lokalak dituzten udalak:

Donostia

Lasarte-Oria

Andoain

Anoeta

Billabona

Aduna

Tolosa

Orio

Zarautz

Azpeitia

Azkoitia

Lezo

Hondarribia

Erakunde pribatuak

  • Xpression!!!
  • Asvinenea
  • Ardilatxa
  • Noticias de Gipuzkoa aldizkaria
  • Localia

Erakunde publikoak

  • Diputazioa

2.- Musika Zirkuitua.

Ardilatxa Tour Xpression!!!

Zirkuituaren laugarren urtea. Zirkuitu honek musika talde ez profesionalak Gipuzkoa osoko lokaletan zehar koordinatzen ditu. Denboraldi honetan Ardilatxa Kultur Elkartearekin, berauek taldeen kosturako finantziazioan laguntzen dutelarik. Antzerkiekin bezala, musikariek beren errekurtsoak eramaten dituzte kontzertuetara, ez baitira azpiegitura handia behar duten kontzertuak, aforo txikia edo ertainekoa dutenak baizik.

Kostuak: Musikarien kostua (katxea)(180 eta 330€ kontzertuko)eta promozioa.

Zirkuitu honetan zein arte eszenikoenean, talde eta lokal denek dute parte hartzeko aukera. Egun emanaldiak izaten dituzten udalak antzerkien kasuan agertzen diren berberak dira.

Donostia

Lasarte-Oria

Andoain

Anoeta

Billabona

Aduna

Tolosa

Orio

Zarautz

Azpeitia

Azkoitia

Lezo

Hondarribia

Erakunde pribatuak

  • Xpression!!!
  • Ardilatxa
  • Noticias de Gipuzkoa Aldizkaria
  • Localia

Erakunde publikoak

  • Diputazioa

3.- "Gipuzkoa Hiria" Direct

Zarautzeko Turismo Bulegoarekin batera, Zarautzeko hondartzako pasealekuan (kasu honetan Gipuzkoako kostako herrietan) estilo ezberdinetako musika taldeen kontzertuak udaran zehar.

Horrela, jendea musikara gerturatzen dugu, eta baita musika jendera.

Materiala taldeen esku dago, beharrezkoa den bakarra elektrizitatea eta udalaren baimena besterik ez da.

Kostuak: Musikarien kostua eta promozioa

Erakunde pribatuak

  • Xpression!!!
  • Ardilatxa
  • Noticias de Gipuzkoa Aldizkaria
  • Localia
  • Erakunde publikoak

    • Diputazioa
    • Zarauzko udala (Turismo zinegotzigoa)

    4.-Gospel Zirkuitua Gizpukoako Elizatan.

    Doaneko Gospel musika zirkuitua bere “habitat naturalean”: Elizak.

    Gainera parrokietan musikarako akustika ezin hobea dago, eta ez da ohikoa berauetan ekintza kulturalak egitea.

    Hasiera batean Gabonetarako pentsatu zen, baina lehenbiziko edizioaren arrakasta ikusiz (400 bat pertsona inguru emanaldiko), Gizpukoa osoko elizetan egingo da urte osoan zehar.

    Kostuak: Taldeen kostua eta promozioa

    Erakunde pribatuak

    • Xpression!!!
    • Ardilatxa
    • Noticias de Gipuzkoa Aldizkaria
    • Localia

    Erakunde publikoak

    • Diputazioa

    5.- Lorategi-Galeria Sarea.

    Eskultura handien erakusketa sarea, kanpoan, egunean 24 orduz, urtean 365 egunez eta doanekoak.

    Mota honetako eskulturak lantzen dituzten eskultoreek zailtasun ugari dute beren lanak erakusteko tokiak lortzeko, eta egia esan badira hainbat toki horretarako, adibidez lorategiak.

    Sortu dugun lehena Olentzo Jatetxean izan da (Zizurkil), eta bertan Zizurkilgo udaletxearekin kolaboratu dugu. Udaletxearen lan bakarra Xpressionekin batera prentsaurrekoan ekimena aurkeztea izan da, hortaz ez du kostu ekonomikorik izan, aldiz, indar handia du honek publizitateagatik gertaera kulturalarentzat.

    Aurreikusten dugu hurrengo lorategiak Mugaritzen (Oarsoaldea garapen agentziarekin elkarlanean) eta Zarautzen (Murkilgo merkatari elkartearekin elkarlanean)izatea.

    Gure helburua eskualde bakoitzean Lorategi-Galeria bat sortzea da.

    Kostuak: Eskulturen promozioa eta garraioa (kasu batzuetan).

    Erakunde pribatuak

    • Xpression!!!
    • Ardilatxa
    • Noticias de Gipuzkoa aldizkaria
    • Localia
    • Olentzo Jatetxea
    • Mugaritz Jatetxea

    Erakunde publikoak

    • Diputazioa
    • Oarsoaldea
    • Zizurkilgo udala
    • Zarauzko udala

    6.- Xpression Zuzenean!!!

    Musika talde ez profesionalen lehiaketak (udal bakoitzeko), formatu txiki edo ertaineko lekuetan. Taldearen zuzeneko emanaldia ebaluatuko da, izan ditzaketen grabazioak kontuan hartu gabe.

    Honekin zuzeneko musika sustatu nahi da, leku txiki edo ertainetan, hau baita taldeen sorlekua eta bertan garatzen baitira, emanaldi handi edo jaialdietatik at.

    Kostuak: Saria (1500 euro inguru) eta promozioa

    Erakunde pribatuak

    • Xpression!!!
    • Nuevo Stress (Errege Katolikoen etorbideko lokala)
    • Ardilatxa
    • Noticias de Gipuzkoa aldizkaria
    • Localia
    • FNAC

    Erakunde publikoak

    • Diputazioa

    7.- Arte Plastikoen Zirkuitua.

    Arte plastikoen zirkuitua Gipuzkoako hainbat lokaletan zehar. Bertan mota guztietako koadroak, eskulturak, argazkiak erakutsi ahalko dira, bai komertzio, zentro komertzial, zinema, kultura-etxe eta abarretan; denak doan. Horrela, galeria komertzialetan jarri ez daitezkeen lanak argitaratu ahalko dira era alternatibo batean.

    Kostuak: Promozioa

    Erakunde pribatuak

    • Xpression!!!
    • Ardilatxa
    • Noticias de Gipuzkoa aldizkaria
    • Localia
    • Tamayo paper-denda
    • Kursaal Kasinoa

    Erakunde publikoak

    • Diputazioa

    8.- Ikusi Arte.

    Lehen erakusketa irekia. Arte garaikidea ikuslego mota ezberdinei gerturatzean datza ekimen honek, artea kaleratuz, eta horrela ikusleak ez du bilatu beharko. Ez da bilatu behar... aurkitu egiten da besterik gabe.

    Artista ezberdinen lanak Murkili lotutako komertzio tradizionaletan erakutsiko dira (arropa dendak, zapata dendak, harategiak, arrandegiak...) Zarauzko kaleetan zehar.

    Aurten Zarautzen hirugarren edizioa egingo da, Murkilekin (Zarauzko merkatari elkartea) eta Zarauzko udalarekin elkarlanean.

    Kostuak: Koadroen euskarriak eta promozioa.

    Erakunde pribatuak

    • Xpression!!!
    • Murkil (Zarauzko merkatari elkartea)
    • Ardilatxa
    • Noticias de Gipuzkoa aldizkaria
    • Localia

    Erakunde publikoak

    • Diputazioa
    • Zarauzko udala (Turismo zinegotzigoa)

    OHARRA: Xpression!!! antolatzen dituen ekimen kopurua gora dijoa, beti aktibitate berriak eta berritsuak sortzen saiatzen bait da. Urtean lau edo bost ekimen berri sotzen ditu. Informazio eta aktualizazio guztiak xpressionk.net webgunean.


Idazlea: xpressionk | Argitaratua: 2005-01-13 | Irakurriak: 4380

Gipuzkoa Kultura

Babesleak                    Noticias de Gipuzkoa

Laguntzaileak                    Betiko Kafea                    muggus Camisetas

© 2005 Xpression Kultur Elkartea
Kontaktu || Web mapa || XHTML

Jardín Galería Olentzo