Xpression Kultur Elkartea

Xpression !!! Kulturaren hedapenerako Euskal Herriko Kultur Elkartea.

Menu Nagusia
Jarduera Agenda
Otsaila 2012
AsAsAsOsOsLaIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
Otsaila>>
Ardilatxa

      Ardilatxa Kultur Elkartea

Noticias Gipuzkoa

      Noticias de Gipuzkoa

Sindikazioa

 Hurrengo X!!! Gertaerak

    Gertaerarik gabe.

RSS2    RSS2 (Agenda) | Ikusi Agenda

Bazkidea egin zaitez eta abantail pila bat izango dituzu, Kamisetak, kontzertu deskontuak, SMS etab...

  • X!!! Kamiseta oparia (8 Euroko Balioa)
  • X!!! Kamiseta bilduman beherapena
  • Kontzertu profesionaletan deskontuak

Ikusi Arte!!! 2008

Idazlea Xpression!!!
Data: 2008-05-05

Zarauzko Murkil dendarien elkarteak Xpression!!! taldearen antolamendu teknikoarekin eta Udalaren laguntzarekin Ikusi Arte erakusketa antolatu du.

Helburu nagusia arte garaikidea publiko guztiari helaraztea da; hartara, merkataritza-establezimendu mota guztiak  bat-bateko arte-galeria bihurtuko dira.

 

gehiago irakurri...

8. Ttakuntronik

Idazlea Xpression!!!
Data: 2008-04-21

TTAKUNTRONIK 

Lasarte – Oria  dantzaleku!  

Apirilak 26  Larunbata    

gehiago irakurri...

Xpression!!! Zirkuitua

Idazlea Xpression!!!
Data: 2008-03-19

Dagoeneko martxan dago aurtengo musika kontzertuen Xpression!!! Zirkuitua, eta aurten, inoiz baino areto eta musikari gehiagorekin egingo dugu lan.

gehiago irakurri...

Xpression Direct!!! programazioa

Idazlea Xpression!!!
Data: 2008-02-07

Jada loturik dago Xpression Direct!!!-eko programazioa...

gehiago irakurri...

Xpression Direct!!!

Idazlea Xpression!!!
Data: 2008-02-05

Xpression, lau urte baino gehiagoko esperientziarekin Gipuzkoan, eta Caja Navarrarekin hainbat kontzertu antolatu ondoren, Nafarroan bere aktibitatea kontsolidatzen du Xpression Direct!!! Lehiaketarekin.  

 

Lehiaketa honen ostean, Nafarroako hainbat lokaletan zeharreko kontzertu zirkuitu bat antolatuko da, Xpressionek antolatuta baita ere.

gehiago irakurri...

Xpression!!! Nafarroa

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-12-11

Xpression!!! Kultur Plataformak Nafarroan estreinatzen da Urtarrilean ospatuko den pop-rock-eko lehiaketa baten deialdiarekin 

Elkarteak, esperientzia zabalarekin Gipuzkoan, zuzeneko musikaren zirkuito iraunkor bat osatu nahi du, artista eta talde ez profesionalizatuek emanaldiekin kontatzeko. 

Proposamena, Caja Navarrako “Tú eliges: tú decides” atalaren bitartez, erakunde honen bezeroen esku jarri da eta Nafarroako lurralde osoko musikariek dute ongi etorria ekimen honetan. 

Enrique Villarreal “El Drogas” eta Aurora Beltrán musikariek ekimen hau apadrinatuko dute, gainera azpimarratzekoa da estilo guztietako musikariekin kontatuko dela. 

gehiago irakurri...

II. Gospel Zikloa

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-11-29

Lehengo urtean Xpression-ek antolatutako I.Gospel Zikloaren ondoren eta izandako arrakastarekin, II. Gospel Zikloa antolatu da Gipuzkoa osoko elizetan zehar. Gospel ziklo hauek Gospela jendeari hurbiltzea nahi dute, doaneko kontzertuak eskainiz, eta gainera Gospela bere benetako sorlekuan azalduz, elizetan.

gehiago irakurri...

PromoXpression!!!

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-11-19

Musika taldeak promozionatzeko eta finantzatzeko aukera paregabea. 

Inolako inbertsiorik egin gabe, taldeek web denda propioa izateko aukera izango dute, beren kamisetak, txapak, pegatinak,… saltzeko, gainera nahi duten preziora. Mozkinen %100-a taldeentzako da!

 

Irakurri hurrengo komunikatua eta jarri gurekin harremanetan!!!... 

gehiago irakurri...

Xpression!!! myspace-en

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-10-30

Xpression!!! jada myspace-eko helbidea dauka...

gehiago irakurri...

Xpression!!! Caja Navarrako sukurtsaletan programatzen

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-10-22

Denboraldi berriarekin, Xpression Caja Navarrak (CAN) dituen sukurtsaletan hasi da kontzertuak programatzen, Cancha Bulegoak izeneko ekimenean. Xpressionen filosofia jarraituz, banketxeak espazioak eskaintzen dizkigu kultur emanaldiak antolatzeko, eta honetaz baliatuz, hainbat konzertu programatu ditugu dagoeneko...

gehiago irakurri...

TTAKUNTRONIK (Iraila)

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-09-20

Lasarte-Oria Dantzaleku!

Lasarte-Oria dantzaleku erraldoi izango da berriro ere.

TTAKUNTRONIK-aren bigarren edizioa hurrengo Irailak 29 Larunbatean izango da, 23etatik aurrera.

Egitaraua honako hau da...

gehiago irakurri...

Xpression!!! prentsa albisteak

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-09-05

Xpression!!! daraman lau urteko ibilbidearen ondoren, gure ekimen, aurkezpen etabarreko hainbat prentsa albisteak gehitzen joan gara.

Hauek ezagutzeko link berri bat sortu dugu...

gehiago irakurri...

Antzerkiko 5 obra programatuta Irailerako.

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-08-08

Iraila antzerkiz beteriko hilabetea izango da Gipuzkoako gune ezberdinetan.Asvinenea lehiaketaren azken sariak eta ARDILATXA SZENA XPRESSION!!! zirkuitoaren hasierarekin antzerki amateureko obra ezberdinak ikusteko aukera izango dugu probintzia guztitik.

gehiago irakurri...

Xpression!!! 2007 Udarako Kapital Sorkuntza ikastaroen babesle eta kolaboratzaile.

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-07-17

Xpression!!! 2007 Udarako Kapital Sorkuntza ikastaroen babesle eta kolaboratzailea da. Uztailak 23, 24 eta 25ean ospatuko dira ikastaroak, Donostiako Miramar Jauregian. Xpression!!! hainbat ekimen antolatzen ditu bertan.

gehiago irakurri...

Antzerkia: KONTRAPUNTO eta CASUAL Lezoko Sotxo aretoan.

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-07-11

KONTRAPUNTO eta CASUAL antzerki taldeek, Asvinenea, Ardilatxa eta Xpression antolatutako ASVINENEA lehiaketaren irabazleak hurrenez hurren, Lezoko Sotxo aretoan emango dute emanaldi bat, lehiaketa honen sari gisa.

gehiago irakurri...

Xpression!!! Nafarroan

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-07-05

Orain dela 2 hilabete  martxan jarri da Xpression!!!-en kudeaketa kulturala Nafarroan. Xede nagusia Gipuzkoan sortzen ari den sare antzekoa lortzea da. Filosofia eta helburu berberekin.

gehiago irakurri...

OLENTZO ZUZENEAN, Inaugurazioa : Garagardo Azoka Iraunkorra (Zizurkil)

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-06-05

Hurrengo Ostirala, Ekainak 8-an “OLENTZO ZUZENEAN” Garagardotegia estreinatuko da, Olentzo Jatetxean bertan dagoen espazioa (Zizurkil). 21-etatik aurrera.

gehiago irakurri...

TTAKUNTRONIK - Lasarte-Oria dantzaleku bat da!-

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-05-23

 TTAKUNTRONIK:

Lasarte-Oria musika elektronikoko mugimendu baten egoitza izango da herriaren puntu ezberdinetan eta aldi berean (hau da, egun berberean eta ordu berberean). Modu honetan, herria dantzaleku erraldoi batean bilakatzen da, baina estilo ezberdinekin eta giro ezberdinekin, denak dohainik.

gehiago irakurri...

Tamayo margo lehiaketa

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-05-21

Hurrengo Larunbatean, Ekainak 2, Margolari lehiaketa bat ospatuko da Chillida Leku museoan, non Tamayo eta 943magazine-ekin batera Xpression!!! antolaketan kolaboratu duen, 15 eta 25 urteko gazteentzako tarte berezi batean.

gehiago irakurri...

IKUSI ARTE 2007: Zarautz arte galeria erraldoi batean bilakatzen da hirugarren urtez segidan.

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-05-12

ZORTZI artistek ikusgai jarri dituzte euren lanak Zarautzeko hainbat saltegietako erakusleihoetan.

 

Artea era guztietako publikoari gerturatzea da erakusketa honen xedea,

eta kalean izango da datorren ekainaren 17a arte.

gehiago irakurri...

Jalgi Kafe Antzokia (Maiatzeko egitaraua)

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-05-04

Lasarte-Oriako JALGI KAFE ANTZOKIA-ren egitaraua Maiatzerako:

gehiago irakurri...

Jam Session (Forum Fnac)

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-04-16

Ardilatxa Tour Xpression!!! zirkuitoan kontzertuak eskaintzeaz aparte Jam Session-ak antolatzen ere hasi gara. Donostiako Forum Fnac-en lehen aldiz Jam Session bat egongo da, eta hurrengo Apirilak 19-an Osteguna izango da, arratsaldeko 19-tan.

gehiago irakurri...

Ardilatxa Szena Xpression!!! zirkuitoa lehiaketa batekin hasiko da

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-03-21

 Hona hemen ASVINENEA antzerki lehiaketan parte hartzeko oinarriak, Asvinenean bertan (Aduna) ospatuko da eta ARDILATXA SZENA XPRESSION!!! zirkuitoaren prologoa izango da:

gehiago irakurri...

Antzerki Zirkuitoa

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-02-19

Gipuzkoa osoan ospatuko den antzerki zirkuitoaren xehetasun guztiak amaitzen ari gara, Ardilatxa Tour Xpression!!! (musika) zirkuitoaren osagarria izango da. Mugitzen hasiko garen antzerki mota formatu txiki edo ertainekoa izango da, aretoak nahiko txikiak direlako antzerkirako.

gehiago irakurri...

Gabonetan Antolatutako I. Gospel Zikloaren Arrakasta

Idazlea Xpression!!!
Data: 2007-01-19

Eliza ezberdinetatik gauzatutako gospel zirkuito berritsuak Donostiako elizetan zehar arrakasta handia izan du, bai emanaldien kalitateagatik, bai izandako oihartzunarengatik, eta kontzertuak ikustera joan zen jendearen iritzi positiboagatik.

gehiago irakurri...

I. Gospel Zikloa

Idazlea Xpression!!!
Data: 2006-12-20

Hurrengo Abenduak 23an I. Gospel Zikloa estreinatzen da, honekin Gospeleko dohaineko kontzertuez gozatu ahal izango dugu Donostiako hainbat elizen kolaborazioari esker, kontzertuen eszenatokiak izango bait dira hauek.

Zirkuito txiki hau Ardilatxa Tour Xpression!!! zirkuitoaren barnean kokatzen da, zirkuito hau musikariei espazioak eskaintzeko egina dago eta hauek Gipuzkoa osotik dohaineko emanaldiak eskainiko dituzte Ekaina bitartean.

gehiago irakurri...

Zirkuitoko 5 kontzertu Asteburu Berdinean

Idazlea Xpression!!!
Data: 2006-12-05

Abenduak 15eko asteburuan ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! 5 kontzertu eskainiko ditu 5 herrialde ezberdinetan. Hasieran lau izan behar ziren baina azkenean Skifaia Folk taldearen kontzertua Koxkan asteburu honetara atzeratu da konstituzio zubia dela eta.

Abenduak 15eko asteburuaren programazioa:

gehiago irakurri...

Saioa Andoaineko Txitibar Tabernan egongo da

Idazlea Xpression!!!
Data: 2006-11-21

Saioa, folk-rock doinuak modu akustikoan lantzen dituen bakarlariak, kontzertu bat eskainiko du Txitibar tabernan (Andoain) ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! kontzertu zirkuitoaren barnean.

gehiago irakurri...

Ardilatxa Tour Xpression !!! Zirkuitoaren hasiera

Idazlea xpressionk
Data: 2006-11-03

ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! kontzertu zirkuitoa hurrengo Ostirala Azaroak 10ean hasiko da bi kontzertu oso ezberdinekin, bat Azkoitian eta bestea Zarautzen. Baita ere, zirkuitoaren aurkezpen ofizial bat egingo da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

gehiago irakurri...

Ardilatxa Tour Xpression !!!

Idazlea xpressionk
Data: 2006-10-19

ARDILATXA TOUR XPRESSION!!! kontzertu zirkuitoa antolatzen ari gara Ardilatxa Kultur Elkartearekin batera Gipuzkoa osotik. Zirkuitoa Azaroaren erdialdean hasiko da eta berri asko egongo dira.

gehiago irakurri...

Martxan da lehenengo “Xpression!!! Gunea” ZOM dendan

Idazlea xpressionk
Data: 2006-10-10

Donostiako alde zaharrean aurkitu ahal izango duzu Xpression!!! Gunea, Narrika 12 hebidean, ZOM arropa dendan hain zuzen.

gehiago irakurri...

Stand By Talde saritua Xpression Zuzenean !!! Jaialdian

Idazlea xpressionk
Data: 2006-10-10

STAND BY, funkya eta bluesa nahasten duen rock taldea, 1000 eurorekin eta FORUM FNAC-en jotzeko baimenaz sarituak izan dira. Emanaldia Urriak 20an (Ostirala) izango delarik.

gehiago irakurri...

Álvaro Ledesmak Mikelazulon erakusten du

Idazlea
Data: 2006-09-25

Alvaro Ledesma margolari eta eskutorgileak Mikelazulo Kultur Elkartean erakusten du Azaroarte. Margoen erakusketa hau "Brotes - Kimuak" du izenburutzat eta obra hauek artista honen eskulturekin osatuko dira Urriaren 1etik aurrera.

gehiago irakurri...

Xpression!!! ETBko EITB KULTURA saioan

Idazlea Xpression!!!
Data: 2006-08-29

 

Hurrengo astean (Abuztuak 28tik Irailak 3ra) Jokin Telleria (Xpression!!!) ETBko EITB KULTURA saioan agertuko dira OLENTZO ARTE LORATEGIAri buruz egindako erreportaian.

Erreportaia ikusi daiteke hemen pintxatuz:

http://www.youtube.com/watch?v=DtNsNE3RR1E

gehiago irakurri...

Xpression Zuzenean!!!

Idazlea xpressionk
Data: 2006-08-04

Datorren Abuztuak 5etik eta Irailak 30 arte Xpression Zuzenean!!! izeneko jaialdia ospatuko da Donostiako erdialdean dagoen Nuevo Stress aretoan.

Guztira 17 kontzertu ospatuko dira eta zuzeneko hoberena duen taldeak 1000 euro irabaziko ditu eta FNAC-en kontzertu bat emateko aukera izango du Urriak 6an.Epaimahaia Nuevo Stress-eko jabeak osatuko dute.

gehiago irakurri...

Xpression!!! eta Ardilatxa kultur elkarteek Euskal Herriko kultur eskaintza bultzatzeko asmoz hitzarmen bat adostu dute

Idazlea xpressionk
Data: 2006-07-19

logo de Ardilatxa XpressionArtista ezezagunak promozionatuko duen eta zuzeneko emanaldi kulturalak areagotuko duen Gune Kultural Alternatibo bat osatuko dute.

gehiago irakurri...

Erakusketa Bikoitza Palacio de Aiete Hoteletan

Idazlea xpressionk
Data: 2006-07-12

Uztailak 13 Ostegunean, Xpression!!! eskultura eta pintura garaikideko erakusketa bat estreinatuko du Alvaro Ledesma eta Rudyren eskutik Palacio de Aiete Hotelean.

gehiago irakurri...

Rougen kontzertua Barakan (Orio)

Idazlea xpressionk
Data: 2006-07-05

ROUGE pop-rock laukote Donostiarrak Xpression!!! zirkuitoko BARAKA areto berria estreinatuko datorren Ostirala Uztailak 7an.

gehiago irakurri...

Olentzo Arte Lorategiaren estreinaldia

Idazlea xpressionk
Data: 2006-06-01

Hurrengo Ekainak 9 Ostirala, OLENTZO ARTE LORATEGIA estreinatzen da Olentzo jatetxean (Zizurkil) egingo den jai batekin. Lunch bat, musika, artea, natura, parte hartzen duten artistak egongo dira bertan, eta nahi duen jende guztia ere.

gehiago irakurri...

Olentzo Arte Lorategia Oinarriak

Idazlea xpressionk
Data: 2006-05-06

  1. Nahi duten artista guztiek parte hartu dezakete, beti ere eskultura garaikidearen arlotik aldendu gabe.
  2. Parte hartzaile bakoitzak gutxienez bi obra aurkeztu beharko ditu eta argazki digitalean mail du bidaliko du info@xpressionk.net helbidera.
    Gehienez 10 artista aukeratuko dira.
    Behin obrak formatu digitalean jasorik daudenean, erakusketarako egokienak aukeratuko dira.
  3. Gutxieneko tamaina: 50 zm-ko altuera.
  4. Argazki digitalak entregatzeko muga data: 2006ko Maiatzak 17.
  5. Artisten selekzio data: 2006ko Maiatzak 22.
  6. Obra originalak entregatzeko data: Maiatzak 23tik Ekainak 5era.
  7. Antolatzaileek obra irabazlea izandatzeko talde tekniko bat osatuko dute. Irabazten duen artista Olentzo Arte Lorategian erakusketa indibidual bat egiteko aukera izango du.
  8. Obrak Urriak 1 arte egongo dira ikusgai.
  9. Obra irabazleen egileak, bere lanak erakusteko, publikatzeko eta grabatzeko baimenduko dute, ekimen hau hobeto ezagutarazteko. Nahi izatekotan, egileak beren lanak salmentan ipiniko dituzte, baina salduak badira, erakusketa amaitu arte ezingo dira erretiratu. Salmentaren %100-a egileentzako izango da, eta intermediazioa antolatzaileek egingo dute, artistarekin harremanetan jarriz.
  10. Erakusketa honetan parte hartzeko oinarri hauen onarpena beharrezkoa izango da.

gehiago irakurri...

Olentzo Arte Lorategia

Idazlea
Data: 2006-05-03

Hurrengo Ostiralean, Maiatzak 5, Xpression!!! prentsaurreko bat emango du Donostian Zizurkilgo udalarekin batera aire librean erakutsi nahi duten eskultore euskaldunei deialdi bat egiteko proposamenarekin. Prentsaurreko hau goizeko 11:30tan izango da Koldo Mitxelenan.

gehiago irakurri...

Ikusi Arte!!! 2006

Idazlea
Data: 2006-04-04

Ikusi Arte!!! bigarren edizio honetan 70 denda eta 14 margolari hartzen dute parte. Zarautz aurten Apirilean zehar bilakatuko da erakusketa erraldoi batean (1-etik 30-era).

gehiago irakurri...

ZAKO Palacio de Aiete hotelean erakusten ditu bere obrak

Idazlea xpressionk
Data: 2006-03-24

Zako esquisAgurtzane Otegi Perez Z A K O eskultore Donostiarrak Palacio de Aiete Hotelean erakusten du Xpression!!! antolatzen duen erakusketa zirkuitoaren barnean hurrengo Apirilan zehar. Artista honek eskulturak egiten ditu material ezberdinekin, gehienak metalarekin, eta snowboard-arekin kirolari moduan izandako bizipenak islatzen ditu bere objetan.

gehiago irakurri...

Stefan Nikolovek emanaldiak eskaintzen ditu hotel eta jatetxe gehiagoetan

Idazlea
Data: 2006-03-09

Stefan Niikolov musikari Bulgariarrak Xpression!!!-ekin kolaborazioan jarraitzen du Gipuzkoako txoko ezberdinen gauei musika jartzeko helburuarekin, MUSIKA JAN!!! ekitaldiarekin egin zen moduan.

gehiago irakurri...

Martxan da Ikusi Arte !!! 2006

Idazlea
Data: 2006-02-06

Euskadiko erakusketarik handiena Apirileko hilabetean zehar izango da aurten.

Zarautzeko herria arte garaikideko margoen erakusketa areto bat bihurtuko da aurten ere, eta bigarren edizio honetan antolakuntza eraginkorragoa eta artista partaideen promozioa handiagoa izango da.

gehiago irakurri...

Musika taldeentzako tresna erabilgarriak Interneten

Idazlea
Data: 2006-01-13

Logo de GuGaraGuGara.com zure musika taldearentzat edo musika motarentzako komunitate bat sortzeko aukera eskaintzen dizu, komunitatearen barruan Blogak sortzeko, argazkiak igotzeko, Wiki-an edukin klaboratzailea sartzeko eta foro bat edukitzeko aukera izango duzularik.

Hau dena dohainik eta modu oso sinplean, oso erraza da zure taldearentzat gune bat sortzea.

Zure taldearen gunea prest dagoenean, horrelako Interneteko helbidea sortuko da: http://taldearenizena.gugara.com, eta honen barruan Blog-ak sortu (Euskara/castellano), argazkiak igo, edukin kolaboratzaileak sartu Wikipedian,...etab. egin ahalko da.

Laburbilduz, zure taldearen informazioa Internetetik zabaltzeko aukera.

Hau dena software askean garatua.

gehiago irakurri...

Musika Jan !!!

Idazlea xpressionk
Data: 2005-12-01

Xpression!!! antolatutako kontzertu zirkuitoa, Nafarroan kokatzen den Plazaola Partzuergo Turistikoaren kolaborazioarekin.

gehiago irakurri...

Yenin-eri egindako elkarrizketa

Idazlea xpressionk
Data: 2005-10-27

YENIN-eko baterijolea den Xavi (Triku) kataluniarrarekin egon gara hizketan eta galderatxo batzuk egin diogu bere taldeari buruz...

Xk!! 1.-De donde vienen y quienes son (nombres)los integrantes de Yenin? como surgió el proiecto?

Yenin 1.- Los integrantes de Yenin somos de Lasarte (Patxús y Ander), Andoain (Josu y Aitzol) y un catalán de Roses afincado en Donosti (Xavi). Todo empezó cuando conocí a Aitzol a partir de un cartel que colgué en Donosti Rock, la tienda de discos de lo viejo, en el cual decía que estaba buscando grupo. De ahí hablamos conocimos a Aritz, un chaval de Pamplona que fue nuestro primer cantante, y luego convencimos a Patxús para que viniera a tocar con nosotros. Yenin como tal, es decir, con Josu a la voz empezamos hace ya unos tres añitos, y recientemente se ha incorporado Ander para meter teclados y flauta. Por cierto, es probable que cambiemos el nombre, pero es algo que todavía está en el aire. Así este proyecto se ha ido constituyendo poco a poco, hemos ido avanzando en lo que se refiere al estilo y al enfoque de la música que queremos tocar por la apertura que tenemos en relación a diferentes estilos de música, por haber ido aprendiendo a tocar (aunque queda mucho camino por recorrer en ese aspecto), y por irlo tomando cada vez con más ganas, seriedad e implicación.

En realidad somos parte de una kuadrilla que tenemos un proyecto musical en común, con lo que es muy importante el grupo humano que hay detrás de la banda de música. Eso es algo que todos tenemos clarísimo.

gehiago irakurri...

Sandro Martín-en erakusketa

Idazlea xpressionk
Data: 2005-10-14

Palacio de Aiete hotela Xpression!!! Kultur Elkartearen kolaborazioarekin Sandro Martín-en erakusketa estreinatu du hotelaren funtzionalitatea azpimarratuz gune multikultural gisa, jendeari musika, arte plastikoak eta gastronomiaren artea eskainiz.

Ekimen honen helburu nagusia Palacio de Aiete hotela erreferentzi kultural batean bilakatzea da, nabarmentzen ari diren artista ezberdinen erakusleiho izanik urte osoan zehar eta arte garaikidean oinarrituz batik bat.

Iniziativa hau Xpression!!!-en filosofiarekin lotura handia dauka, kultura bilatu behar izan gabe, topatu egiten delako, iada publiko potentzial bat duten guneak erabiliz. Publiko honek arte-lan eta artista berriak ezagutzeko aukera izango du dohainik aurrerantzean.

gehiago irakurri...

Xpression!!! 2005-06 denboraldia prestatzen ari da

Idazlea xpressionk
Data: 2005-09-15

Urriatik aurrera Xpression!!! kontzertu zirkuitoa martxan egongo da Gipuzkoa osoko lokal ezberdinetan zehar.

Udarako denboraldiagatik kontzertu gutxi egon ondoren, Udazken-neguari begira Xpression!!! programatzen hasi da dagoeneko Gipuzkoako areto ezberdinetan, eta aurten ezaugarri ezberdineko areto berriak egongo direla esan beharra dago.

Normala izaten den moduan taldeek emanaldiak emateko irrikitan daude, gainera maketa berriak daude, berri asko, talde berriak..., guzti honen informazioa ematen saiatuko gara ahal dugunean.

Zirkuitoko informazio guztia berrituta izango duzue xpressionk.net-en.

Baita ere jakin ezazue arte plastikoen adarra martxan dagoela dagoeneko eta mota askoko erakusketak (pintura, argazkiak, tailagintza,...) ohizkoak izango direla programazioan, IKUSI ARTE!!! izan de moduan edo Sandro Martín-en hurrengo erakusketa bezala.

gehiago irakurri...

Zarautz Direct!!!

Idazlea xpressionk
Data: 2005-07-16

Datorren Abuztuan zehar, Gipuzkoako bederatzi talde kontzertu bana emango dute Zarautzeko hondartzaren pasealekuan Xpression!!! antolatutako "Zarautz Direct" izeneko jaialdi-plaieroaren barruan.

Ekimen honekin kaleko musika indartu nahi da, taldeen musika jendeari modu zuzen eta freskoago batean iristeko. Gainera modu honekin Gipuzkoan dagoen kalitate musikala ezagutuko da hasiera batean hau bilatu gabe.

Kontzertu hauek Abuztuaren 5 ,6, 7, 12, 13, 14, 19, 20 eta 21-ean izango dira, Guztiak 20:30etan eta Zarauteko hondartzaren pasealekuan.

Jaialdia ixteko, Zarautzeko erdialdean azoka bat ospatuko da, bertan zuzeneko musika egongo delarik eta batez ere euskadiko taldeen promozio asko aurkituko dugularik.

Informatzen joango gara...

gehiago irakurri...

Zer da Ikusi Arte!!!?

Idazlea xpressionk
Data: 2005-05-26

Ikusi Arte ZarautzLehenengo erakusketa irekia, arte garaikidea kalera eramanaz, artea mota guztietako jendeari hurbiltzeko filosofian oinarritzen da. Jendea artea bilatu ordez...bere aurrean topatu dezan.

Erakusketa mota hauek erakusleiho bat izan nahi dira nabarmentzen ari diren artista berrientzat, artearen esparruan beraien kreatibitatearen bilaketari esker./p

Artista ezberdinen obretaz gozatu ahal izango duzu Zarautz-eko kaleak zeharkatuz,Murkil barruko komertzio tradizionaleko (ehun-dendak, zapata-dendak, harategiak, arraindegiak...) erakusleihoetan erakusgai baitdaude.

Maiatzak 15 -tik Ekainak 15 -ra

gehiago irakurri...

Unibertsitaterako gune bat sortu dugu X!!!-en

Idazlea xpressionk
Data: 2005-04-07

Unibertsitate kolektiboarentzat gune bat sortu dugu, hona hemen oraingoz dauden atalik garrantzitsuenak:

  • Iragarki taula: Bertan libreki adierazteko aukera izango duzu, zerbait komunikatzeko, pisua edo garraioa partekatzeko, elkartrukerako,...
  • Negoziazio zentrala: Erosketak era bateratu batean gauzatzeko gunea, modu honetan prezio eta kondizio hobeagoak lortuko direlarik. Informatika, Ibilgailuak, Aseguruak, Aisialdia, Alokairuak, etab...
  • Unibertsitate Foroak: Unibertsitarioentzako gai interesgarriak barneratzen saiatuko gara, noski, edozein proposamenetara irekiak egongo gara.

Gune honetako atalak eta aukerak handitzen joango gara, zuen guztion proposamenen zain egongo gara.

gehiago irakurri...

Xpression!!! Taldeak Etb 1-eko Basetxea Taberna Saioan

Idazlea xpressionk
Data: 2005-04-05

EITB-ek produzitzen duen Basetxea taberna-n kontzertuak egongo dira aurtengo denboraldian. Beste batzuen artean X!!! mugitzen dituen talde batzuek joko dute, pasa den asteburuan (Apirilak 2 eta 3) Milk Shake Ordiziarren eta Rouge Donostiarren txanda izan zen hurrenez hurren eta oso esperientzia interesgarria bizi izan zutela kontatu digute.

gehiago irakurri...

Edontzi-azpiko Bilduma

Idazlea xpressionk
Data: 2005-01-13

Edontzi-azpiko BildumaXpression edontzi azpiko bilduma bakarra 25 baino gehiago Xpression Lokaletan daukazu jadanik.

gehiago irakurri...

Xpression Kamisetak

Idazlea xpressionk
Data: 2005-01-13

Xpression kamisetaGurekin kolaboratu dezakezu Xpression kamiseta erosten 8 Eurotan edo bestela dohainik lor dezakezu bazkidea izaten.

gehiago irakurri...

_ALGO_SE_ESTA_MOVIENDO

Gipuzkoa Kultura

Babesleak                    Noticias de Gipuzkoa

Laguntzaileak                    Betiko Kafea                    muggus Camisetas

© 2005 Xpression Kultur Elkartea
Kontaktu || Web mapa || XHTML

Jardín Galería Olentzo